Ioritz Aginako Bengoa – Unai Jauregi Arancibia
ARKITEKTOAK- Allford, Hall, Monaghan eta Morris (AHMM)ERAIKITZAILEAK- Wates Construction eta YorkonBEZEROA- The Peabody TrustKOLABORATZAILEAK- Whitby Bird and Partners; Engineering Design Partnership; Walker Management
KOKALEKUA- 19 Northwold Road, Hackney, London, Erresuma BatuaBUKAERA DATA- 2003AURREKONTUA- 8.9 milioi libra esterlina; 9.8 milioi euro
ESKURATUTAKO SARIAK- Housing Design Awards 2001, 2004 RIBA Award for Architecture 2004 Housing Forum Demonstration Project 2001 British Construction Industry Award 'Best Practice' 2004
-Raines Court eraikina eraikuntza sistema modularra baliatuz Britainia Handian gauzatutako etxebizitza bloke handiena da.
-Hiru bloke desberdin T formako eraikin bakarrean lotzen dira, intersekzio puntuan komunikazio bertikalak kokatuz eta distribuzioa galerien bidez gauzatuz.
-127 etxebizitza ditu 6 solairutan banatuak.
-Modulo bakoitzak 3,8 m-ko zabalera eta 3 m-ko altuera du (0,6 m-ko sabaiarekin). Sistema modulatu honek eraikina 50 astetan bukatzea ahalbidetu zuen, horietatik 20 aste zimentazio lanetarako soilik izanik.
-Egitura aldetik modulo bakoitza autoportantea da ertzetako zutabe metalikoen bidez eta eraikin osoaren egonkortasuna modulo guztien elkarlanaren bidez bermatzen da.
-Fatxadei dagokienez, bi tratamendu desberdindu ikus ditzakegu: kale nagusiari begiratzen dion fatxadan moduluei zuzenki atxikitutako zink xaflak baliatzen dira; atzeko parteko fatxadan, berriz, zura erabiltzen da.
-Arkitektoen esanetan, itxura ederdun eta erabilera gozagarridun etxebizitza eraikina bilatzen zen.
Estalki eta inguruaren planoa
Behe oina
Logela bakarreko tipologia
Hiru logelako tipologia
Bi logelako tipologia
Altxaera nagusiak