+ All Categories
Home > Documents > blogger tutoriala

blogger tutoriala

Date post: 29-Feb-2016
Category:
Upload: koldo-alijostes
View: 242 times
Download: 0 times
Share this document with a friend
Description:
bloga egiten ikasteko
63
1 IKT-KO KAPSULA LANTEGIA Diseinatu ikasgelaren bloga modu errazean... Blogger-ekin testu-bertsioa
Transcript
Page 1: blogger tutoriala

1

IKT-KO KAPSULA LANTEGIA Diseinatu ikasgelaren bloga modu errazean...

Blogger-ekin

testu-bertsioa

Page 2: blogger tutoriala

2

DISEINATU IKASGELAREN BLOGA MODU ERRAZEAN

BLOGGER-EKIN

IBILBIDEA

Zer egingo dugu?

Kapsula-lantegi honetan, blog edo egunkari bat Blogger izeneko doako web 2.0 tresna erabilita oso erraz diseinatzeko modua azalduko dugu. Eta (hau da interesgarriena), ikasgelan eta ikasgaiekin lan egitean blog hori nola erabili ere modu praktikoan erakutsiko dugu.

Zein urrats emango ditugu?

1. Hasteko, ikuspegi orokorretik, bloga zer den eta lantegia garatzeko zein programa erabiliko dugun azalduko dugu. Googleren Blogger programa erabiliko dugu. Programa horren jabea, Interneteko beste hainbat aplikazioren kasuan bezala, bilatzailea da.

2. Tresna hori nola erabiltzen den jakiteko, urratsez urrats azalduta, irakasleei zuzendutako kasu praktiko bat garatuko dugu: Irakasgaiaren bloga sortzea.

3. Modu autonomoan praktikatzeko, Bloggerekin egiteko ariketa bat planteatzen dugu, oinarrizko arloetako baten (Hizkuntza, Matematika edo Ingurunearen ezaguera) curriculumari aplikatuta: Blog jakintsua, ikasleentzako talde-laneko proposamena.

4. Amaitzeko, kapsula-lantegiko zenbait autoebaluazio-jarduera proposatzen ditugu, jorratutako kontzeptuen eta prozeduren inguruko gogoeta bultzatzeko, eta horiek errazago ulertzeko.

Nola aurkezten ditugu materialak?

Hainbat formatu konbinatuta, kapsula-lantegiaren edukiekin lan egiteko dauden aukerak eskaintzearren:

1. Material osoaren bertsio inprimagarria PDF formatuan eta WEB formatuko bertsio elektronikoan, Interneteko konexioaren beharrik gabe kontsultatzeko.

2. 1. eta 2. urratsen edukia azaltzeko bertsio bideo-tutoriala. 3. 3. urratsaren edukiari buruzko bertsio bideo-tutorial elkarreragilea.

Eta, kemenez hasteko, gozatu bideo honekin: http://photopeach.com/album/14gen8d?ref=est. Curso web 2.0 2009-2010 (Web 2.0 ikastaroa 2009-2010) izenburua du eta Antonio González García irakasleak egina da. Gustatuko zaizu!

Page 3: blogger tutoriala

3

1. ZER DA BLOGA?... LEHEN URRATSAK BLOGGEREKIN

Bloga

Bloga webgune bat da, erabiltzaile batek edo gehiagok gai beraren inguruan idatzitako testuak, artikuluak eta iritziak kronologikoki biltzen dituena. Argitaratutako edukiak, testu-formatukoak ez ezik, multimedia ere izan daitezke (irudiak, audioak, bideoak, etab.).

(Iturria: http://blog.gazteaukera.euskadi.net/)

Beraz, bloga, modu sinplean, honela definituko genuke: webgune bat da; bertan, erabiltzaileak modu errazean artikuluak edo postak (horrela deitzen zaie argotean) argitaratzen ditu eta irakurleek artikulu/post horiei buruzko iritzia eman dezakete. Hain zuzen, elkarreragin hori da blogak dituen abantaila eta alde nagusietako bat web-orri bateko edukien edizioarekiko. Blogaren egileari edo argitaratzaileari weblogger edo blogger deitzen zaio.

Blog motak

Blog mota ugari daude, ia erabiltzaile adina esango genuke; baina, ezaugarrien arabera, honako hauek nabarmendu daitezke:

Page 4: blogger tutoriala

4

- • Audioblogak: audio-fitxategiz osatutako post-edukia dutenak. - • Fotoblogak: irudi-fitxategiz osatutako post-edukia dutenak. - • Bideoblogak: bideo-fitxategiz osatutako post-edukia dutenak. - • Moblogak: telefono mugikorretik irakurri eta eguneratzeko diseinatutako

blogak.

Blogaren egitura

Blogaren orri nagusiak hiru zati hauek ditu:

(Iturria: http://blog.gazteaukera.euskadi.net/)

• Blogaren izenburua edo goiburua (1).

• Alboko menua (2). Bertan, zerrenda hauek agertu ohi dira: argitaratutako post-en kategoriak, beste web-orri batzuetarako estekak (hala nola, erantsitako informazioa zabaltzeko erreferentziak edo guneak) eta egileek hautatutako edo gomendatutako beste weblog batzuetarako estekak (zerrenda horri blogroll deitu ohi zaio).

• Posta (3) edo testu-artikulua nahiz multimedia.

1

3

2

Page 5: blogger tutoriala

5

Post-aren egitura

Postak askotariko egitura izan dezake, baina atal komunak izaten ditu:

(Iturria: http://blog.gazteaukera.euskadi.net/)

• Postaren argitalpen-data (1).

• Postaren izenburua eta dagokion kategoria (2).

• Postaren gorputza albistearekin (3).

• Postari lotutako irudia edo bideoa (4).

• Iruzkina, postaren egileak baimentzen badu (5).

1

2

3

4

5

Page 6: blogger tutoriala

6

Lehen urratsak Bloggerekin

Blogger oso aplikazio sendoa da, eta aldi berean erraza, blogak dohainik sortu eta kokatzeko. Aplikazioari buruzko aurretiazko ezagupenik ez duten erabiltzaileentzat bezain interesgarria da jadanik blogak argitaratu dituztenentzat, funtzionalitate aurreratuak ere barne hartzen baititu. Zalantzarik gabe, hura hobeto ezagutzeko gauzarik onena bloggeatzea da.

Bloggeren sartzeko bi aukera dituzu. Zuzenean sar zaitezke, haren helbidea tekleatuta (http://www.blogger.com), edota Googleren orriaren bitartez, bi urratsetan: Googlera konektatu (http://www.google.es) eta Más (gehiago) menuko aukeretan sartu, Bloggeren ikonoa hautatzeko, irudietan ikusten denez.

1

Page 7: blogger tutoriala

7

Emaitza berbera izango da, Bloggeren orri nagusia azalduko baita.

Oso urrats gutxitan eta betiere gidatuta, Bloggerek blog bat egitea proposatzen dizu. Beraz, hori egiaztatzeko gauzarik onena, zalantzarik gabe, hastea izango da!

Egin klik crear un blog (sortu blog bat) aukeran, eta ondorengo pantaila agertuko zaizu. Gmail posta-konturik baldin baduzu, sartu primero acceda e ella (lehenik bertan sartu) estekan klik eginda. Esteka hori orriaren goiburuko testuan aurkituko duzu. Gmail postarik ez baduzu, kontu bat sortu beharko duzu prozesuarekin jarraitu aurretik.

2

Page 8: blogger tutoriala

8

Ez da beharrezkoa Gmailen kontu bat izatea Bloggeren erregistratzeko. Erreferentziazko posta gisa beste hornitzaile baten kontua erabil dezakegu. Nahitaezko baldintza bakarra da benetako kontua izatea, Bloggerek baieztapen-mezuak bidaliko baitizkigu postontzi horretara.

Bloggeren gure ohiko posta-kontuaren bidez sartu nahi badugu, helbide hori formularioaren lehen bi laukietan sartuta, besterik gabe, erregistro-prozesuarekin jarraitu ahal izango dugu.

Nahiago badugu Gmail kontu bat izan, hornitzaile horrek eskaintzen dizkigun aplikazio guztietan dagoeneko erraz sartu ahal izateko, hura http://www.gmail.com webaren bidez sor dezakegu, Crear una cuenta nueva (sortu kontu bat) aukeran klik eginda. Erakusgarri gisako gure adibidean, Gmail kontu batekin lan egingo dugu ([email protected]).

Gmail-ez kanpoko kontu batekin Blogger-en erregistratzeko prozesua erakusten dugu:

Jarraian, urrats hauek eman behar ditugu: Bloggeren sartzeko pasahitza bitan sartu (1), argitaratutako artikuluak edo postak sinatzeko erabiliko dugun izena osatu (2), agertzen den egiaztapen-testua kopiatu (3), alta-baldintzak onartu (4) eta continuar (jarraitu) botoian klik egiten segitu.

Page 9: blogger tutoriala

9

Hurrengo zeregina da gure blogari izenburua jartzea (1) eta web-helbide edo URL bat esleitzea (2), Bloggerek egiazta dezan helbide hori blogosferan eskuragarri dagoela eta, hala bada, nabigatzailetik behin sortu ondoren blogean sartzeko hura erabili ahal izan dezagun. Helbidea libre baldin badago, continuar (jarraitu) botoian klik egin eta aurrera egingo dugu.

Gure Gmail kontuaren bidez sartu bagara, Bloggeren sartzean, ondoren agertzen den pantaila ikusiko dugu. Hemendik aurrera, gure bloga sortzeko prozesu berari jarraituko diogu.

1

2

3

4

1

2

Page 10: blogger tutoriala

10

Jarraian, Bloggerek aukera ematen digu agertzen diren txantiloien artean bat hautatzeko, hasiera batetik blogaren diseinu grafiko bat izateko (aurrerago aldatu ahal izango dugu, nahi izanez gero). Gogokoen duguna aukeratu eta jarraitu egingo dugu continuar (jarraitu) aukeran klik eginda.

Eta dagoeneko dena prest dugu hasteko. Erraza izan da, ezta?

Sor dezagun gure blogaren lehen posta, empezar a publicar (hasi argitaratzen) gainean klik eginda.

Sarrerak edo postak sortzeko pantailan gaude. Ikusiko duzuenez, Bloggerek baimendu egiten gaitu goiko eskuinaldean agertzen den gure posta-kontuarekin –Gmail edo daukaguna– (1); goiko ezkerraldean blogaren izenburua kokatzen du (2); eta, erdialdean (3), posta editatzeko aukera ematen digu. Eremu horretan, honako hau

Page 11: blogger tutoriala

11

idatzi behar dugu: artikuluaren izenburua, testua (beste dokumentu batean idatzi badugu, itsatsi egingo dugu) eta posterako etiketa bat, beharrezkotzat jotzen badugu kategoriak sortzen joatea, karpetak bailiran, blogean garatzen den gai multzo bakoitzerako. Agerian denez, edozein testu-prozesadoreren oso antzera lan egiten da.

Lehen posta prest dugula, publicar entrada (argitaratu sarrera) botoian klik eginda besterik gabe, Bloggerek ekintza behar bezala gauzatu dela ziurtatuko digu erantzun honen bidez:

Ver blog (ikusi bloga) gainean klik eginda, emaitza ikusi ahal izango dugu.

12

3

Page 12: blogger tutoriala

12

Ondo, lortu dugu!

Jarraian, hurrengo helburuari helduko diogu: “irakasgaiaren bloga nola diseinatu” kasu praktikoa ezagutzea.

Aurrera!

Page 13: blogger tutoriala

13

2. KASU PRAKTIKOA: DISEINATU IRAKASGAIAREN BLOGA

Honelako kasu bati ekiteko erarik onena da oso praktikoak izatea eta egiaztatutako esperientziatik abiatzea, benetako adibide baten gainean lan egin ahal izateko. Zorionez, blogosferan badira irakasleek egindako oso lan onak.

Ikasleentzako eta (zergatik ez?) irakasleentzako pizgarri eta lagungarri izan daitekeen gaiari buruzko bloga diseinatzeko zereginean ari da Marifé Lara Romero irakaslea, Recursos para nuestra clase (gure ikasgelarako baliabideak) bere blogaren bitartez (http://miclase.wordpress.com/). Gure ustez gune bikaina da, besterik gabe ezagutzea

merezi duena eta, era berean, kasu praktikoa deskribatzeko inspirazio gisa balio diguna.

Gune horren kalitate-mailara iristeko inolako asmorik gabe (lehen saio honetan ez, behintzat), euskarria Bloggeren eraikiko dugu, honako egitura hauek antzera sortu ahal izateko:

- Blogaren aurkezpen atala eta argitaratutako posten inguruko iruzkinak jasotzeko aukera (1).

- Post bat argitaratzea, eta irudiak, bideoak eta kanpoko estekak txertatzea (2).

1

Page 14: blogger tutoriala

14

- Kurtsoko ikasgaietako baten edukien egitura (3) eta blogroll aurkibidea edo zerrendatutako eta/edo gomendatutako blogen aurkibidea (4).

- Profil pertsonala editatzea (5), eta utilitate osagarriak (widgets ere deitzen zaie) txertatzea, hala nola, bilatzaile integratua, eguneratutako albisteen gune iraunkorra, orrien informazioa osatzeko egutegia, etab. (6).

Hortaz, gehiago luzatu gabe, jarrai dezagun praktikatzen!

3

2

4

5

6

Page 15: blogger tutoriala

15

Profil pertsonala

Praktikari ekiteko, eman beharreko lehen urratsa da dagoeneko sortutako blogera itzultzea, bertan lan egiten hasteko. Bloggereko orrira konektatuko gara, eta Gmaileko kontua (gure bloga gaitzea ahalbidetu diguna) sortzeko erabili ditugun erabiltzaile-izenarekin eta pasahitzarekin sartuko gara. Behin datuak osatu ondoren, acceder (sartu) botoian klik egingo dugu.

Jarraian, lan-aukera guztiak biltzen dituen pantaila hau agertuko zaigu:

Page 16: blogger tutoriala

16

Panelaren lehen pantailan oinarrituko gara. Escritorio (mahaigaina) du izena. Ikus dezakegunez, gure blogari buruzko informazioa eta gure profila editatzeko aukera dugu. Hortik hasiko gara.

Page 17: blogger tutoriala

17

Blogetan, idazten diren postak egilearen aurpegiarekin identifikatzeko erabiltzen da profila. Egilearekin hurbiltasun handiagoaz eta modu atseginagoan konektatzen laguntzen du horrek. Profilak, gainera, posteatzen duenari buruzko informazio gehigarria biltzen du, besteak beste, haren zaletasunak, blog gogokoenak, etab. Nahi izanez gero, informazio hori beste blogari batzuekin parteka daiteke, internauten arteko komunikazio-gertakari horrek oso berezkoak dituen gizarte- edo elkarte-harreman berriak (gizarte-sarea) ezartzen laguntzeko.

Sor dezagun alegiazko profil bat aula.digital5erako. Horrela, urrats guztiak emango ditugu. Editar perfil (editatu profila) aukeraren gainean klik egingo dugu eta ondoren ikusten den formularioa azalduko zaigu. Bloggerek, berez, privacidad (pribatutasuna) eta identidad (nortasuna) atalen aukera batzuk esleitzen ditu. Horiek egokiak iruditzen ez bazaizkizu, alda ditzakezu. Gure praktikan, oraingoz, aukera horiek dauden bezala markatuta utziko ditugu.

Hurrengo zeregina izango dugu gure profilari argazki bat eranstea, lehen urrats gisa, eta hari audio-track edo podcast bat lotzea, bigarren urrats gisa.

Page 18: blogger tutoriala

18

Irudian ikus daitekeenez, PCaren disko gogorrean nahiz Interneteko zerbitzari batean jasotako argazki bat sar daiteke. Bi praktikak egin ditugu eta jarraian erakutsiko dizkizugu.

Argazkia PCan jasota badago, Examinar (arakatu) botoian klik egin, hura dagokion karpetan edo diskoaren kokalekuan aurkitu eta, Abrir (ireki) botoian klik eginda, Bloggerera igo besterik ez da egin behar.

Emaitza honako hau izango da:

(Oharra: irudia Bloggereko laguntzatik (Ayuda) hartua da.

Aldiz, argazkia Interneteko zerbitzariren batean baldin badago, hura aurkitu eta, formularioaren gainean, dagokion URLa edo Interneteko helbidea kopiatu behar da, Bloggerek gure profilarekin lotu dezan. Bigarren aukera hori probatzeko, Googlen edozein argazki bilatu dugu eta gure profilari lotu diogu, adierazitako urratsak emanda.

Page 19: blogger tutoriala

19

Googlera konektatu (http://www.google.es) eta Imágenes (irudiak) fitxa hautatuko dugu. Bilaketa egiteko, “foto carnet hombre” (gizonezkoaren txartel-argazkia) esaldia idatziko dugu.

Parentesi artean, hautabide bat azaltzen dizuegu. Irudikatuko gaituen avatar bat hauta genezake, dibertigarriagoa izan dadin. Gaia interesatzen bazaizue, sartu esteka hauetan: www.faceyourmanga.com/welcome.htm, http://www.urfooz.com, http://www.cartoonme.com/en/, http://www.weeworld.com/.

Eta, orain, jarrai dezagun aipatutako praktikarekin.

Googlek “foto carnet hombre” (gizonezkoaren txartel-argazkia) esaldiaren emaitza ugari emango dizkigu eta horietako bat hautatuko dugu bertan klik eginda.

Ondoren Googlek argazkiaren orria erakutsiko digu bere jatorrizko testuinguruan. Saguaren eskuineko botoiarekin argazkiaren gainean klik egin eta Copiar acceso directo (kopiatu lasterbidea) hautatuko dugu.

Page 20: blogger tutoriala

20

Berriro ere profilaren formulariora joko dugu. Desde la web (webetik) aukera hautatu eta argazkiaren URLa dagokion lekuan kopiatuko dugu, adibidez, Control+V tekla-konbinazioaren bidez.

Prozedura ondo egin badugu, segundo batzuetan Bloggerek baieztatu egingo digu eragiketa arrakastaz gauzatu dela, eta argazkia erakutsiko digu.

Prozesua gordetzeko, Guardar Perfil (gorde profila) botoiaren gainean klik egingo dugu formularioaren amaieran, eta irudia esleituta geratuko da.

Bigarren kasurako (gure profilari audio o podcast bat lotzea), prozedura Interneten jasotako argazkiari buruzko bigarrenaren berbera da. Edozein musika-webetara

Page 21: blogger tutoriala

21

konektatutako gara (asko daude), adibidez, honako honetara: http://www.myflashfetish.com/myspace-mp3players.php. Bestela, Googlen bilatuko dugu.

Kategoria bat hautatuko dugu haren gainean klik eginda, eta share aukeran musika-klipetako bat aukeratuko dugu.

Leiho bat irekiko zaigu. Bertan, Control+C tekla-konbinazioaren bidez, pantailan agertzen den URLa edo helbidea kopiatuko dugu.

Page 22: blogger tutoriala

22

Bloggeren profila editatzeko leihora itzuliko gara eta Control+V tekla-konbinazioaren bidez itsatsiko dugu helbidea.

URLa zuzena bada, Bloggerek segundo batzuetan audio hori gure profilari estekatuko dio, eta guri lotutako track, audio-pista edo podcasta entzun ahal izango dugu (jende asko, irudi batekin ez ezik, musika batekin identifikatzen da...). Emaitza honako hau

izango da:

Page 23: blogger tutoriala

23

Gure profila blogaren gainerako erabiltzaileekin partekatzen badugu, gu ikusteko eta “entzuteko” aukera izango dute.

...Eta, orain, egin dezagun aurrera!

Post bat editatzea, eta irudiak, bideoak eta kanpoko estekak txertatzea

Praktikaren hasieran, benetako kasu baten adibideari jarraituz, blogaren aurkezpen atala ebazteko eta argitaratutako postak jasotzeko (1) aukeraz aritu gara. Has gaitezen!

Gure blogaren Escritorio (mahaigaina) panelera itzuliko gara eta Nueva Entrada (sarrera berria) fitxan klik egingo dugu, aurkezpeneko posta editatzeko.

Irudian ikusten denez, probako post bat idatzi dugu blogaren aurkezpen atalerako.

1

Page 24: blogger tutoriala

24

Bloggeren prozesadoreak testua editatzeko eskaintzen dituen tresnak inguratu ditugu. Ikus daitekeenez, oso intuitiboak eta unibertsalak dira. Hala ere, azkar-azkar deskribatuko ditugu ezkerretik eskuinera:

- Letra tipoa: Ohiko letra-tipoak aldatzeko aukera ematen du. Paragrafo honi aplikatu diogu: “Insertaremos a este texto para practicar…” (testu honi txertatuko dizkiogu praktikatzeko...).

- tT: Letraren tamaina aldatzeko. Izenburuari aplikatu diogu. - b: Edozein hitz edo paragrafo letra lodiz nabarmentzeko. - i: Edozein hitz edo paragrafo letra etzanez nabarmentzeko. - T+paleta: Letraren edo paragrafoaren kolorea aldatzeko. Era berean,

izenburuari aplikatu diogu. - Paragrafoak eta binetak: Testua lerrokatzeko, binetekin zenbakitzeko edota hitz

edo paragrafo bat komatxo artean jartzeko. - ABC: Testuaren ortografia zuzentzeko.

Orain, testuan irudi bat txertatuko dugu, esaterako, ikastetxe baten sarrerarena (kasuarekin jarraituz). Insertar imagen (txertatu irudia) botoian klik egingo dugu.

Page 25: blogger tutoriala

25

Ondoren agertzen den leihoa zabalduko zaigu. Dagoeneko PCan dugun irudi bat hautatuko dugu eta Examinar (arakatu) botoian klik egingo dugu. Jarraian, Subir imagen (igo irudia) botoiaren gainean klik egingo dugu.

Bloggerek baiezko erantzuna emango digu ondoren agertzen den mezuaren bidez. Bertan, irudia miniaturan bistaratzen da.

Page 26: blogger tutoriala

26

Finalizado (amaituta) botoiaren gainean berriro klik egingo dugu eta posta editatzeko pantailan irudia agertuko zaigu.

Jarraian, ongietorriko postean bideo bat txertatuko dugu. Aurretiaz, gure PCan bideo bat editatu edota Interneten aurkitu behar izan dugu, adibidez Youtuben (Googleren beste zerbitzu bat da). Ikus dezagun azken aukera hori. Youtubera konektatuko gara (http://www.youtube.com) eta interesatzen zaigun bideo bat bilatuko dugu. Adibidez, honako hau proposatzen dugu: Bidibooks (bi dimentsioko kodeak, QR izenekoak, inprimatuta dituzten liburuak; kode horiek telefono mugikorraren kameraren bidez irakurtzen dira eta Internet bidez lotutako multimedia informazioa eskaintzen dute).

Page 27: blogger tutoriala

27

Hasteko, Control+C tekla-konbinazioaren bidez kopiatuko dugu Insertar (txertatu) laukian agertzen den kodea eta Bloggereko pantailara itzuliko gara; baina, oraingoan, Html fitxaren gainean klik egingo dugu (web-orriak edo, kasu honetan, post-ak editatzeko aukera ematen duen programazio-lengoaia da Html). Ondoren agertzen den bista dugunean, kodea Control+V tekla-konbinazioaren bidez itsatsiko dugu bideoa agertzea nahi dugun lekuan, eta automatikoki txertatuko da. Baina, aurretik, zure buruari galdetuko diozu: eta non itsatsiko dut, hemen ez bada ezer ulertzen?

Page 28: blogger tutoriala

28

Htlm lengoaiaren bidez, idatzi dugun testuari etiketak eransten zaizkio. Erreparatuz gero, etiketen artean gure testua dagoela ikusiko duzue. Gure esaldiak lila koloreaz azpimarratu ditugu. Bertan kokatzea interesatzen zitzaigunez, gune bat ireki dugu Html lerroen artean eta bideoaren kodea itsatsi dugu bi paragrafoen erdian (lerro berdeaz markatu dugu). Vista previa (aurrebista) fitxan klik eginda, hau izango da emaitza:

Aldiz, bideoa gure PCtik hartu nahi badugu, Redactar (idatzi) bistara itzuliko gara (Html bista utziko dugu).

Page 29: blogger tutoriala

29

Insertar vídeo (txertatu bideoa) botoiaren gainean klik egingo dugu. Prozedura ezaguna dugu, argazki baterako dagoeneko deskribatutakoa baita: izenburuaren eremua osatu, baldintzak onartu eta Subir vídeo (igo bideoa) gainean klik egin.

Azkenik, atal hau osatzearren, gure testuaz kanpoko blog edo web-orri baterako esteka txertatuko dugu. Horretarako, lehendabizi, kanpoko orri horrekin estekatuko dugun hitza edo esaldia hautatuko dugu. Praktikako testuarekin jarraituz, esteka egiteko “incorporación de las TIC al aula y a los procesos de enseñanza-aprendizaje” (IKTak ikasgelan, eta irakatsi eta ikasteko prozesuetan sartzea) esaldia hautatzea erabaki dugu. Jarraian, enlace (esteka) botoiaren gainean klik egingo dugu.

Page 30: blogger tutoriala

30

Marifé Lararen blogarekin ari garenez, aipatutako esaldia blog horren helbidearekin edo URLarekin estekatuko dugu. Horretarako, enlace (esteka) botoiaren gainean klik eginda agertuko zaigun leihoan, estekatu behar dugun orriaren helbidea edo URLa idatziko dugu (kasu honetan, http://miclase.wordpress.com).

Aceptar (onartu) botoian eta Vista previa (aurrebista) fitxan klik eginez gero, dagoeneko estekatutako testua agertuko zaigu (urdinez azpimarratuta).

Page 31: blogger tutoriala

31

Azpimarratutako esaldiaren gainean klik egitean, hain interesgarria den blog horretan sartuko gara estekaren bidez.

Puntu honetara iritsita, ongietorriko post-a argitaratu dugunez, geratzen zaigun gauza bakarra iruzkinen administrazioa jorratzea da.

Argitaratutako post-ei buruzko iruzkinak

Berez, Bloggerek gaitu egiten du argitaratutako post-en inguruko iruzkinak egiteko aukera. Konfigurazio hori Creación de entradas (sarrerak sortzea) atalean dago, zehazkiago, Opciones de entrada (sarrera-aukerak) nabarmendutako testuan. Aukera hori desgaitzen ez badugu, irakurleekiko komunikazioa bultzatzeko lehen urratsa emanda izango dugu dagoeneko.

Page 32: blogger tutoriala

32

Baina, prozesu horren kudeaketa Configuración (konfigurazioa) atalean zabal azalduta dago. Aukera interesgarrienei buruz arituko gara.

Comentarios (iruzkinak) aukeran, Bloggerek berez gaituta dauka Mostrar (erakutsi) eta, jakina, bere horretan utziko dugu.

Persona que puede realizar los comentarios (iruzkinak egin ditzakeen pertsona) aukeraren menu zabalgarria pertsonalagoa da. Era berean, Bloggerek berez Usuarios

Page 33: blogger tutoriala

33

con cuentas de Google (Googleko kontua duten erabiltzaileak) aukera dauka markatuta. Hori, azken batean, Cualquiera (edozein) aukeraren aldaera bat da, baina bere “negoziotik”. Bertan, blog-egile bakoitzak bere helburuen arabera gehien interesatzen zaion aukera hautatu behar du. Aztertzen ari garen kasu zehatzean, Marifék Cualquiera (edozein) aukera gaituta duela ulertu behar da.

Configuración (konfigurazioa) ataleko formularioaren bigarren zatian, iruzkinak kudeatzeko balio handiko aukerak eskaintzen dira.

Moderación de los comentarios (iruzkinak moderatzea) desgaituta dago Nunca (inoiz) aukeraren bidez. Aldiz, beste bietako bat hautatzen badugu, jasotzen ditugun iruzkin guztiak irakurri ahal izango ditugu argitaratu aurretik, nahi ez ditugun ekarpenak saihestearren. Aukera egokia izan daiteke araututako eta arautu gabeko egoera eta une jakin batzuetarako.

Bloggerek Mostrar verificación de la palabra de comentarios (iruzkinetarako hitzaren egiaztapena erakutsi) aukera gaituta dauka. Hau da, erantzun automatikoak saihesteko (erabiltzailearen itxurak egiten dituzten eta post-etan nahi ez diren publizitatea edo edukiak txertatzen dituzten makinenak), irakurle batek post batera erantzun bat bidali aurretik, irudian agertzen den egiaztapen-hitza idatzi behar du (esaterako, Gmailen alta emateko erabiltzen den prozedura bera da). Izan ere, makina horiek ezin omen dute hori egin.

Page 34: blogger tutoriala

34

Mostrar imagen del perfil en los comentarios (iruzkinetan profilaren irudia erakutsi) aukerari esker, igorlearen profilari buruzko informazioa ezagutu dezakegu, harreman-taldea zabaltzeko aukera balioestearren. Aukera horrek zerikusi handia du praktika honen lehen zatiarekin.

Azkenik, Correo electrónico de notificación de comentarios (iruzkinak jakinarazteko posta elektronikoa) aukeraren bidez, 10 e-mail helbide ere idatz daitezke, post bat sartuta gure bloga eguneratzen dugun bakoitzean helbide horietan mezu bat jaso dezaten.

Gogoan izan Guardar configuración (gorde konfigurazioa) botoiaren gainean klik egitea, bloga administratzeko atal honetan erregistra ditzazun nahi dituzun aldaketa guztiak. Botoia formularioaren amaieran dago.

Gure praktikan geu, egile ez ezik, administratzaile ere bagarenez, eta berez aukera hori gaituta dugunez, gure buruari erantzun diogu, adierazitako ekintza-kateari jarraituz argitaratu dugun multimedia posterako iruzkin baten bidez.

Sartu blogaren orrian eta osatu comentarios (iruzkinak) formularioa/leihoa (berez, post bakoitzaren jarraian agertzen da).

Argitaratu edukia eta eman iezaiozu begiratu bat Vista previa (aurrebista) botoian klik eginda. Jarraian, egin gauza bera Publicar un comentario (argitaratu iruzkin bat) botoiarekin eta egiaztatu nola geratu den. Gogokoa ez baduzu, ezabatzeko, egin klik zaborrontziaren ikonoan.

Page 35: blogger tutoriala

35

Eta, kasu praktikoaren atal hau ixteko, blogaren konfigurazioa gure ordu-zonara egokituko dugu. Ziur asko, erreparatuko zenuten post-ak ezordutan argitaratuta daudela. Horren arrazoia da, neurri batean, ordu-zonaren aipatutako bat ez etortze hori. Izan ere, Bloggerek, berez, Ipar Amerikako ordu tarteetako bat hartzen du (Pazifikokoa).

Berriz ere, Configuración (konfigurazioa) atalean sartuko gara, baina, oraingoan, Formato (formatua) menuan.

Page 36: blogger tutoriala

36

Zabalgarrian, Zona horaria Madrid (Madrilgo ordu-zona) hautatu eta Guardar configuración (gorde konfigurazioa) botoian klik egingo dugu, formularioaren amaieran.

Bloggerek posten argitalpen-ordua eguneratuko digu automatikoki.

Page 37: blogger tutoriala

37

Orri nagusian zerrenda bat eranstea

Bloggerek erraztu egiten du blogari elementu osagarri ugari gaineratzeko aukera (widgets ere deitzen zaie), gunea dinamizatzeko eta informazioa osatu eta/edo optimizatzeko.

Ikus dezagun zerrenda bat sortzeko utilitatea nola gaineratu. Zerrenda hori blogroll gisa (beste blog batzuetarako esteka hautatuen zerrenda) nahiz irakasgaiaren gai zerrenda gisa (fitxategiak edo dokumentuak lotzeko) erabil liteke.

Bloga administratzeko/pertsonalizatzeko atalean sartuko gara eta Diseño (diseinua) fitxa hautatuko dugu. Begiratu batean ikus daitekeenez, pantaila honek uneko diseinua antolatu eta editatzeko aukera ematen du. Horretarako, nahikoa da orriaren elementuetan klik egitea, eta horiek arrastatu eta askatzea. Oso azkarra eta bisuala da. Era berean, Añadir un gadget (erantsi gadget bat) aukeratik funtzionalitate gehiago erraz eransteko aukera ematen du.

Alboan kokatutako aukeraren gainean klik egingo dugu. Utilitateak biltzen dituen zabalgarria agertuko zaigu eta Lista de enlaces (esteken zerrenda) hautatuko dugu.

Page 38: blogger tutoriala

38

Atalerako izenburu bat idatziko dugu, Bloggerek eskaintzen dituen aurretiaz konfiguratutako aukerei eutsiko diegu, eta URLa eta gunearen izena osatuko ditugu. Guardar (gorde) botoian klik egingo dugu.

Bloggerek pantailan dagokion lekuan gaineratuko du zerrenda.

Page 39: blogger tutoriala

39

Emaitza bistaratzeko, Ver blog… (ikusi bloga) aukeraren gainean klik egingo dugu eta, bai, hortxe dago. Hortik aurrera, zerrenda edo blogrolla nahierara osa daiteke, beste kategoria batzuk sortuz eta esteka gehiago lotuz.

Praktikarekin jarraituko dugu. Oraingoan, berriz, kurtsoko edozein ikasgairi dagozkion unitate didaktikoekin lotutako esteken zerrenda sortuko dugu. Horretarako, berdin jardungo dugu. Egin klik Añadir un gadget (erantsi gadget bat) aukeran; baina, oraingoan, hautatu Lista (zerrenda).

Page 40: blogger tutoriala

40

Guneari izenburua jarri, dagokion unitate didaktikoaren izena erantsi, enlace (esteka) ikonoa hautatu eta idazteko leihoa agertuko da. Aceptar (onartu) eta ondoren Guardar (gorde) aukeretan klik eginda, lortu egingo dugu!

Page 41: blogger tutoriala

41

Azkenik, gehien interesatzen zaizkigun gaien inguruko gaurkotasuneko albisteen gunea (dinamikoa) gaineratuko diogu orriari. Actualidad (gaurkotasuna) gadgeta hautatuko dugu.

Formularioa osatzeko, gehien interesatzen zaizkigun kontzeptuak (gako-hitzak edo etiketak) idatziko ditugu komaz bereizita, eta Guardar (gorde) aukeran klik egingo dugu berriro.

Page 42: blogger tutoriala

42

Azken emaitza honako hau izango da:

Erraza, ezta? Erabilgarriak izan ditzakezun widget edo gadget ugari daude.

Eta, praktika hau behin betiko amaitzeko, azter dezagun sortutako produktua. Hona Bloggeren barrena egindako ibilbide honen azken emaitza iruditan (3):

Page 43: blogger tutoriala

43

Ez dago batere gaizki!

Segi praktikatzen jarraian aurkezten dizuegun ariketarekin.

Page 44: blogger tutoriala

44

3. ARIKETA: CURRICULUM JARDUERAK BLOGAREKIN

Zalantzarik gabe, blogak dira irakaskuntzan laguntzeko gehien erabiltzen diren IKT baliabideetakoak. Izan ere, bultzatu egiten dituzte ideien lanketa eta bateratze-lana, komunikazioa, sozializazioa, lankidetza, etab.; eta, horrela, ikasteko esperientzia ugari sorrarazten dituzte.

Blog fenomenorako aplikatzeko ideiak eta testuinguruak ezin konta ahala daudenez, zehaztearren, El blog sabio (blog jakintsua) izenburua duen ariketa proposatzen dizuegu.

Ariketa irakasgaiaren bloga diseinatzean datza. Bertan, kurtsoko gai edo unitate didaktiko bakoitzerako, ikasleek multimedia post osagarri bat sortu beharko dute, unitatean landutako edukietakoren bat zabaltzeko (pasadizo bilduma, ikerketa labur, etab. gisa). Post bakoitza idazteko ardura lan-talde txikitan banatuko dugu. Gelako gainerako ikasleek aurkeztu den proposamenaren egokitasuna aztertzeko iruzkin-post bat egiten dutenean osatuko da dinamika.

Ikasgelako taldea 4-5 laguneko taldetan banatzea proposatzen dugu. Horietan, rolak, zereginak eta erantzukizunak banatuko lirateke. Helburua da talde bakoitza, bere postaren egile ez ezik, gainerako ikasleen irakurle eta analista izatea.

Era berean, ariketa honetan irakaslearen zeregina izango da Blog sabioa (blog jakintsua) eraikitzea, ikasleek parte hartu ahal izan dezaten konfiguratzea eta gelako ikasleei aurkeztea, proiektua hasi aurreko urrats gisa.

Hortaz, ariketa egiteko urratsak honako hauek dira:

A) Bloggeren Blog sabio (blog jakintsua) izeneko bloga sortzea. B) Jardueraren dinamika garatu ahal izateko beharrezkoak diren sartzeko eta parte

hartzeko baimenak konfiguratzea. C) Blog jakintsuaren atalak sortzea, horietan postak kokatzeko, eta parte-hartzea

sustatzeko zerbitzu gehigarriak gaineratzea (adibidez, jorratutako gai edo unitate bakoitzerako inkesta-modulu bana).

Eta, gehiago luzatu gabe, treba gaitezen!

Page 45: blogger tutoriala

45

A) BLOGGEREN BLOG JAKINTSUA SORTZEA

1. Sartu Bloggeren (http://www.blogger.com) eta identifikatu zure burua erabiltzaile-izenaren eta pasahitzaren bidez, blogari alta emateko. Escritorio (mahaigaina) panelean, egin klik Crear un blog (sortu blog bat) aukeran.

2. Osatu formularioa (gogoratu blogaren URLa edo web-helbidea idaztea ondoren ikasleei emateko) eta segi aurrera.

3. Hautatu txantiloi bat (gogokoena duzuna) eta, bloga sortzeko pantailan, egin klik Empezar a publicar (hasi argitaratzen) aukeraren gainean.

Page 46: blogger tutoriala

46

4. Editatu ongietorriko posta ikasleak motibatzeko eta proiektuan nola lan egin jakin dezaten orientabideak azaltzeko.

Page 47: blogger tutoriala

47

B) BLOG JAKINTSURAKO BAIMENAK KUDEATZEA

Ikasleak ere blogaren egile izateko dagozkion baimenak kudeatu. Horretarako, aurretiazko urrats gisa, talde bakoitzarentzat Gmailen posta-kontu bana sortu. Hori ezinbestekoa izango da blog jakintsuaren egile zerrenda zabaltzeko eta nahi ez diren sarbideak saihesteko. Prozedura zein den ez badakizu, azkar-azkar azalduko dizugu.

1. Sortu Gmail kontu bat. Horretarako, konektatu http://www.gmail.com helbidera eta egin klik crea una cuenta (sortu kontu bat) aukeran.

2. Bete ezazu Gmailek erakutsiko dizun formularioa. Datu gogoraerrazak erabiltzea gomendatzen da, horiek ondoren taldeei jakinarazteko.

Page 48: blogger tutoriala

48

3. Formularioa bete eta zerbitzuaren baldintzak onartu ondoren, kontua automatikoki sortuko da.

4. Itzuli Gmailera (http://www.gmail.com) eta sartu zure kontu berriaren datuak (erabiltzailea eta pasahitza) zerbitzuan sartzeko. (Gmailen erabilera beste kapsula-lantegi batean azaltzen da).

Eta, orain, jarrai dezagun ariketarekin.

Page 49: blogger tutoriala

49

5. Blog jakintsuan ikasle taldeei egile gisa emango diegu alta. Horretarako, sartu Configuración (konfigurazioa) panelean, Permisos (baimenak) aukeran, eta eman alta lan-taldeei bakoitzarentzat sortu berri dituzun Gmail kontuekin.

6. Invitar (gonbidatu) aukeraren gainean klik egin ondoren, egile zerrenda zabaldu egingo da. Formulario honetako Lectores del blog (blogaren irakurleak) atalari dagokionez, zeuk erabaki zure ikasgelaren kasuan zein aukera komeni zaizun gehien eta hautatu ezazu.

7. Jo ezazu Comentarios (iruzkinak) fitxara, Configuración (konfigurazioa) panelaren barruan, eta argitaratutako posten inguruan iruzkinak zeinek egin ditzaketen erabaki, bidezko aukerak hautatuta.

Page 50: blogger tutoriala

50

8. Proiektuaren kudeaketarako, egin klik Correo electrónico y móvil (posta elektronikoa eta mugikorra) fitxaren gainean eta osatu zure posta-helbidearekin Blogsend aukera. Horrela, ikasleek post bat argitaratzen duten bakoitzean, zure posta-kontuan jakinarazpen bat jasoko duzu.

Eta gogoan izan Zona horaria (ordu-zona) aukeraren panela eguneratzea, Configuración (konfigurazioa) fitxako Formato (formatua) fitxan, post-ak Pazifikoko ordutegiarekin argitaratzea nahi ez baduzu.

Page 51: blogger tutoriala

51

C) BLOG JAKINTSUAREN EGITURA ETA LOTUTAKO GADGETAK

Bloga pertsonalizatzen hasteko, eskatu ikasle taldeei goibururako irudi bat diseina dezaten (web-argotean banner ere deitzen zaio). Irudi hori aldizka argitaratuko da (adibidez, 15 egunean behin alda daiteke, kurtsoko unitate didaktiko edo gai berri bat hastearekin batera).

1. Alderdi hori kudeatu ahal izateko, jo ezazu Diseño (diseinua) fitxara eta egin klik Editar (editatu) gainean, goiburuaren atalean.

2. Osatu datuak eta argitaratu irudia edo bannerra, aukeren arabera hura kokatuta.

Page 52: blogger tutoriala

52

3. Gaitu egokientzat jotzen duzun egitura, praktikan erakusten ditugun Lista (zerrenda), Lista de blogs (blogen zerrenda), Lista de enlaces (esteken zerrenda) eta abarren gadgetak erantsita.

4. Erantsi Encuesta (inkesta) gadgeta, unitate didaktikoarekin edo laneko gaiarekin lotutako feed-back gune bat sortzeko. Iradoki ikasleei talde bakoitzak blogean argitaratuko diren galderak txandaka diseina ditzan.

Page 53: blogger tutoriala

53

5. Azkenik, Cuadro de búsqueda (bilaketa-koadroa) gadgeta lotu, argitaratutako postetan sortutako informazioa eta terminoak errazago bilatzeko, eta ikasleak gaitasun digital horretan hasteko.

6. Ikasleei azaldu postean argitaratzen diren irudi guztiak Bloggerek automatikoki Picasarekin (http://picasa.google.com) partekatzen dituela (Googleren web

Page 54: blogger tutoriala

54

2.0 produktu bat da ere) eta argazki album bihurtzen dituela. Horri esker, irudiak kudeatu eta bistaratzea izugarri errazten da.

Adibidez, post batean argitaratutako irudiak txango batenak izango balira, familiak albuma ikustera gonbidatzeko aukera legoke, Picasak sortzen duen albumaren URLa emanda, zerbitzuaren erabiltzaile izan nahiz Gmail kontu bat eduki beharrik gabe. Interesgarria, ezta?

7. Zure burua Bloggereko eta Gmaileko gako berberekin identifikatu ondoren, Picasak post-en irudiak erakutsiko dizkizu albumetan antolatuta (zerbitzu hori hobeto ezagutu nahi baduzu, kontsultatu programa horren kapsula-lantegia).

Ariketaren amaiera.

Page 55: blogger tutoriala

55

4. AUTOEBALUAZIOA: GOGOETA EGITEKO JARDUERAK

Kapsula-lantegi guztietan honezkero esan ohi dugunez, sinetsita gaude tutorialaren autoebaluazio hoberena gauza berriak ikasi izanaren eta proposatutako edukiekin praktikatu izanaren emaitza dela.

Hala eta guztiz ere, blogen kontzeptuari, funtzionalitateari eta ikasgelan izan ditzaketen erabilerei buruzko zalantzaren bat geratu bazaizue, zuen autoebaluazio pertsonalagorako honako jarduera hauek proposatzen dizkizuegu:

- A) Hezkuntzaren agertokian blogek dituzten ahalbideen inguruko orientabide tekniko-didaktiko batzuk.

- B) Ikasgelari aplikatutako jardunbide egokien sorta. - C) Kapsula-lantegiari buruzko test labur-laburra.

A) Gogoeta egiteko eta ideiak sortzeko oharrak

Proposamen honetan, ikasgelan irakatsi eta ikasteko prozesuetako adierazpen- eta esperientzia-baliabide gisa aurkeztu dugu bloga. Horretan oinarrituta, autogogoetarako, honako galdera hauek egiten dizkizugu:

- Ikasgelan blog iraunkor bat ezarri eta mantentzeko aukera kontuan hartu al duzu?

- Interesgarria iruditzen al zaizu blog bat sortzea ikasgelan lantzen diren curriculum-edukietako batzuk zabaldu eta eguneratzeko?

- Zure ustez, blogekin lan egitea ikasleentzat baliagarria izan daiteke irakurketa eta idazketa bultzatzeko elementu eragingarri gisa?

Sarritan, blogek tresna sozial dinamiko gisa funtzionatzen dute; praktikan ikusi dugunez, postei erantzuteko aukera ematen dutelako eta maiz eguneratzen direlako.

Ezaugarri horiek baliatuz, blogak edozein irakasgaitan eta irakatsi eta ikasteko hainbat egoeratan erabil daitezke; besteak beste, honako hauetan:

• Ikasgelako taldearen bloga, gai edo irakasgai zehatz bati buruzkoa, bitartekoz, informazio gehigarriz eta jarduera osagarrietarako proposamenez hornitua; baliabide hauek erabiliz: idazkera hipertestuala, multimedia euskarria, iruzkinak, lotutako esteken eskaintza, etab. Hain zuzen, ildo horri jarraitu diogu praktikan.

• Ikasleen blog pertsonala, norberaren egunkari gisa, haien interes eta kezka, zaletasun, jarduera eta abarren inguruan; edota, era berean, ikaskideen egunkarietan parte hartuta, haien artikuluei buruzko iruzkinak eta ekarpenak eginez, proposamenak eginez, etab.

Page 56: blogger tutoriala

56

• Sorkuntzako multimedia lantegia, banakakoa edo taldekoa, iradokitako argudioen edo argudio libreen inguruan, mota orotako erreferentziak sartzeko aukerarekin (testu, audio, bideo nahiz beste gune batzuetarako esteka moduan).

• Talde-proiektuen kudeaketa; prozesuaren arrastoa eta proiektuaren bilakaera gordetzen dituen laneko egunkari bikain gisa.

• Argitalpen elektroniko multimedia, eskola-egunkaria, aldizkari digitala edo monografiak hainbat gairen inguruan.

• Nabigazio-gida; iruzkinak egiteko gune interesgarriak, albisteak eta ekarpen kritikoak edo horiei buruzko iruzkinak jasotzeko.

Esan liteke hezkuntzaren esparruan blogen erabilerak hiru alderdi hauek biltzen dituela:

• Irakaslea - Irakaslea: Irakasleak blog pertsonal bat hasten du berak sortutako hezkuntza-baliabideak partekatzeko, esperientziak eta ikuspegiak trukatzeko, eta irakasleen beste blog batzuekin elkartea sortzeko. Blog horiek bereziki interesgarriak dira iruzkinen ondorioz; horietan oso eztabaida aberasgarriak sortzen baitira.

• Irakaslea - Ikasleak: Irakasleak blog bat sortzen du ikasleekin beste era batera harremanetan jartzeko; hala, curriculum-edukiak (ariketak, testuak, multimedia materiala...) argitaratzeko bestelako plataforma bilakatzen da.

• Ikasleak - Irakaslea: Irakasleak ikasgelarako blog bat sortzen du, eta ikasleek administratzen dute blog hori (eskolako ariketa gisa naiz beren borondatez). Irakasleak jarduera gidatzen du eta ebaluazio-sistema gisa nahiz motibatzeko baliabide gisa erabiltzen du, ikasleak irakurketara, idazketara eta teknologia berrietara hurbiltzeko.

(Iturria: Materiales de capacitación TIC para el profesorado –irakasleak IKTetan trebatzeko materialak–, Red.es enpresa publikoa).

Page 57: blogger tutoriala

57

B) Ikasgelari aplikatutako jardunbide egokien sorta

Hainbat motatako blogen sorta prestatu dizuegu, horiek ikuska ditzazuen. Merezi du!

Blogosferako zenbait irakurgai interesgarri ere badituzue.

Blogaren izena

URL helbidea

Enlaces educativos

http://recursostic-cole.blogspot.com/ Recursos educativos en flash de Primaria

http://www.algobar.com/recursos/

Page 58: blogger tutoriala

58

5º Aª CEIP Bilingüe Hernán Cortés

http://4a20082009.blogspot.com/ El blog de la clase de 5-6 de Abrucena

http://abru5-6.blogspot.com/ Siempre leyendo

Page 59: blogger tutoriala

59

http://siempreleyendo5-6.blogspot.com/ Colegio San Walabonso

http://www.juntadeandalucia.es/averroes/sanwalabonso/ El tinglado

http://www.tinglado.net/

Page 60: blogger tutoriala

60

Lapiceando

http://lapizmagico.blogia.com/ Educación tecnológica

http://villaves56.blogspot.com/2009/10/proyecto-educat-1x1-o-escuela-20.html

Blogoteca Aulablog

http://www.aulablog.com/component/option,com_jreviews/Itemid,217

Page 61: blogger tutoriala

61

Blogosferako irakurgaiak:

• Monográfico Blogs en la Educación –hezkuntzako blogei buruzko monografikoa– (http://observatorio.cnice.mec.es/index.php?module=subjects&func=viewpage&pageid=70), Observatorio Tecnológico, Isftic, Ministerio de Educación

• Mapa conceptual con ejemplos de Edublog –kontzeptu-mapa Edublog-en adibideekin– (http://cmapspublic2.ihmc.us/servlet/SBReadResourceServlet?rid=1185091712718_456808093_5200&partName=htmltext), Felipe Zayas

• Usos de los blogs en una pedagogía constructivista –blogen erabilera pedagogia konstruktibistan– (http://cursos.cepcastilleja.org/uploaddata/1/documentos/blogs/uso_blogs_pedagogia_constructivista.pdf), Tíscar Lara

Page 62: blogger tutoriala

62

C) Galdeketa

Hautatu aukera zuzena. Galdera bakoitzerako bakarra dago.

1. Bloga IKT tresna bat da eta honetarako balio du:

- Zure esperientziak eta ideiak adierazteko.

- Pentsatzen duzuna idazteko eta lankideek horri buruz duten iritzia irakurtzeko.

- Besteengandik ikasteko, haien ideiak eta esperientziak irakurrita.

2. Zergatik komeni da blogean iruzkinak moderatzea?

- Nahi ez diren iruzkinak ager ez daitezen.

- Blogen tradizioaren parte delako.

- Argitaratzailearen aldeko iruzkinak soilik agertzeko modurik hoberena delako.

3. Nola agertzen dira postak blogean?

- Hurrenkera kronologikoan.

- Ausazko hurrenkeran.

- Alderantzizko hurrenkera kronologikoan.

4. Estekek postean aukera ematen dute:

- Gai bati buruz gehiago irakurtzeko.

- Beste gai batera salto egiteko.

- Egilearen profilari buruzko datuak ezagutzeko.

Page 63: blogger tutoriala

63

5. Nolako programatzat har liteke Blogger?

- Komertziala eta erabiltzeagatik ordaintzekoa.

- Web 2.0 eta doakoa.

- Open source (kode librekoa) eta off line.

6. Bloggeren bloga sortzeko ezinbesteko baldintza da:

- Posta elektronikoko kontu bat izatea.

- Gmail kontu bat izatea.

- Web-orri pertsonal bat izatea.

7. Bloggerek aukera ematen du post bati:

- Edozein motatako fitxategiak lotzeko, esteka bidez soilik.

- Irudiak eta audioak edo podcast-ak lotzeko besterik ez.

- Txertatutako irudiak, bideoak eta estekak lotzeko.

8. Bloggerek aukera ematen du blogaren egiletza beste erabiltzaile batzuekin partekatzeko:

- Ez da egia, blogaren administratzailea besterik ezin da izan blogaren egilea.

- Egia da, eta erabiltzaile kopuruaren mugarik gabe gainera.

- Egia da, eta muga 100 egile da.


Recommended